Meteko

Antzinako Grezian, meteko antzineko grezierazko μετοίκος metoikos hitzetik, hirian bizi den atzerritar edo kanpotar esan nahi du.[1] Etimologiaz, , meta, «aldaketa», y oἶκος oikos, «etxe» hitzetatik dator. Meteko hitzak, beraz, etxez aldatu eta beste hiri batera bizitzera etorri dena, adierazten du.[2]

Meteko hitzaren lehen zantzua kontsidera daitekeena, Atenaseko inskripzio funerario batean aurkitu da, Naxoseko Anaxilas-i dedikatutako inskripzio batean, k.a. 510-500 inguruan datatua. Meteko hitza μέτοικος bezala baino, μετάοικον modura azaltzen da, modu arkaiko batean idatzia. [3]

Atenasen kasuan, meteko hitzak bere garapen txikia izan zuen. Hasiera batean, hitzaren esanahia besterik gabe kanpotik etorritako eta Atenasen ezarritako kanpotarrak izendatzeko erabiliko bazen ere, denborarekin gizarte talde oso baten izendapen gisa erabiltzen hasi zen, metekoen seme-alabak ere talde honen parte zirelako, nahiz eta Atikan bertan jaioak izan[4].

Zerga berezia ordaindu behar zuten (τò μeτoíkιoν) eta ezin zituzten etxea eta beste ondasun higiezin batzuk erosi ἰσoτέλεια pribiliegioa ez bazuten behintzat (hau da, zergetan berdintasuna). Ez zeuzkaten hiritar arruntek zeuzkaten eskubide zibil eta politiko berberak. Gehienetan ez ziren nekazariak izaten, merkatariak eta eskulangileak baizik.

Metekoak askotan artisauak edo merkatariak ziren. Zergak ordaintzen zituzten eta soldadutza egin behar zuten.[5]

  1. https://es.thefreedictionary.com/metecos
  2. https://www.britannica.com/topic/metic
  3. Parella Rubio, Sònia. (1998-01-01). «Martínez Veiga, Ubaldo (1997). La integración social de los inmigrantes extranjeros en España» Papers. Revista de Sociologia 54: 235.  doi:10.5565/rev/papers.1927. ISSN 2013-9004. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  4. Gomme, A. W.. (1959-11). «(A. H. M.) Jones Athenian Democracy. Oxford: Basil Blackwell, 1957. Pp. 198. 21s.» The Journal of Hellenic Studies 79: 182–184.  doi:10.2307/627954. ISSN 0075-4269. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  5. http://www.anakel.com/liburua/enciclopedia.php?palabra=Metekoak&idioma=_i2

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search